Iritziz aldatzen baduzu, erositako produktuak lehenengo 14 egun naturalen barruan itzul ditzakezu, betiere erabili gabe badaude eta jatorrizko ontzi guztiak gordetzen badituzu. Produktu bat itzuli nahi baduzu, 944 230 700 telefonora deitu dezakezu edo comercial@lankopi.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali, eta jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.

Produktu pertsonalizatuak ezin izango dira inolaz ere aldatu, salbu eta itzulketa gure akats baten ondorioz bada edo artikuluak fabrikazio-akatsen bat badu. Kasu horretan, produktu bera trukatuko da, eta gure instalazioetara itzultzeko bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Itzulitako produktua garraiolariari eman behar zaio kutxa estandar baten barruan (jaso zenuen Lankopiren kutxa edo beste bat izan daiteke, baina ezin da produktua zuzenean garraiolariari eman). Horrela egiten ez bada, Lankopik ezin izango du itzulitako produktuaren zenbatekoa itzuli.

Kreditu-txartelarekin edo Paypal bidez ordaindutako produktuak ordainketa-kontu berean itzuliko dira produktua jasotakoan. Gainerako ordainketetan, itzulketak beti banku-transferentzia bidez egingo dira bezeroaren kontura.

Espainiako penintsulan eta Balearretan egindako itzulketetan, garraiolaria bidaliko dugu produktua zuk adierazitako helbidetik jasotzera, bezeroarentzat kostu gehigarririk gabe. Paketeak ondo babestuta entregatu behar dira, kutxa baten barruan.

Espainiatik kanpo bizi bazara, itzulketek edo aldaketek 12 euroko garraio-kostua izango dute.

Produktuan akatsen bat dagoelako itzulketa bada, harrera-datatik 14 eguneko epean jakinarazi behar diguzu erreklamazioa egin eta aldaketa edo itzulketa kudeatu ahal izateko. Gurekin harremanetan jar zaitezke 944 230 700 telefonoan edo comercial@lankopi.eus helbide elektronikoan, eta jarraitu beharreko pausoak adieraziko dizkizugu.

Atzera egiteko eskubidea

1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 71. artikuluaren eta martxoaren 27ko 3/2014 Legearen arabera, Lankopin erositako produktuak 14 egun naturaleko epean itzuli eta dirua berreskuratu ahal izango dira, justifikaziorik eman gabe. Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, 944 230 700 telefonora deitu edo comercial@lankopi.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali, eta jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.

Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko baldintzak:

  • Produktuak entregatu zen egoera berean egon behar du, jatorrizko ontzia eta etiketak gordez.

  • Bidalketa jasotako kutxa edo bilgarri berean egin behar da produktua babesteko.

  • Jatorrizko bilgarrian ezin bada bidali, bezeroak produktua behar bezala babestu beharko du berrikuspena ahalik eta bermerik handienarekin egin ahal izateko.

  • Itzulketa jakinarazi behar da edo paketeak entrega-albaranaren edo fakturaren kopia bat izan behar du barruan, eta bertan itzulketaren arrazoia azaldu.

Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko arrazoia dendari egotz dakiokeenean (produktua okerra edo osatu gabea bada, eskatutakoa ez bada, etab.), itzulketaren zenbatekoa osorik itzuliko da. Arrazoia bestelakoa bada, itzulketaren gastuak bezeroaren kontura izango dira.