Lankopi proiektua 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen, eta 1983an enpresa gisa eratu zen. Bi urte geroago, erdiguneko Colon de Larreategi kalean kokatu zen, eta harrezkero, enpresaren egoitza nagusia izan da.

Urte hauetan zehar, Lankopiko taldeak ahalegin eta ilusio handiz eman dizkie zerbitzuak enpresei, erakunde pribatu eta publiko askori, ikastetxeei eta, oro har, publiko orokorrari, erreferenteak izanez Bizkaiko erreprografia-sektorean.

2017an SAL gisa eratu zen, hau da, langileek berdintasunez parte hartzen dute enpresan bazkide akziodun gisa, eta modu honetan, gizarte-ekonomian integratuz, ikuspegi etiko, zintzo eta gizarteari zerbitzu emateko ikuspegiarekin.

Lankopik onartzen du bere aktiborik handiena bezeroen fideltasuna dela, izen komertzial bat bizitzaz eta historiaz beteta egon dadin lagundu dute.

Zure behar grafikoei balio erantsia ematen dieten soluzioak garatzen ditugu, formatu handiko barneko eta kanpoko kartelen eremuan, zein formatu txikiko inprimaketa digitalean aukera anitz emanez. Azken urteotan produktuak pertsonalizatzearen aldeko apustua ere egin dugu.