Terminoak eta baldintzak

Salmentarako termino eta baldintza orokor hauek (aurrerantzean, «Erosteko Baldintza Orokorrak») arautzen dute zuk Lankopi SALren (aurrerantzean, Lankopi SAL) jabetzako www.lankopi.eus URLan egiten dituzun salmenta prozesuak. Lankopiren IFK: A48147706; egoitza soziala: Colón de Larreategi 16, Bilbao, 48001 PK). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta (3400 liburukia, 0 liburua, 204. folioa, BI-917 (A) orria).

Salmenta-baldintzak onartzen dituzu zerbitzua erabiltzen, kontratatzen edo edozein produktu erosten duzun unetik. Dokumentu hau inprimatu eta gorde dezakezu. Lankopik zure esku jartzen du helbide elektroniko hau, salmentako baldintzei buruzko edozein zalantza planteatu ahal izateko: comercial lankopi.eus.

Lankopik eskubidea du Erosteko Baldintza Orokorren edukia eta/edo irismena edozein unetan aldatzeko, aldez aurretik jakinarazi edo abisatu beharrik izan gabe. Beraz, atal honetan ageri dena arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, bezeroaren ardura baita Erosteko Baldintza Orokorrak berrikustea webeko/appeko edozein produktu erosi aurretik.

Nola egin eskaera

Webgunearen/app-aren bidez erosketa eskaera bat egitean, bezeroak adierazten du 16 urtetik gorakoa dela eta webguneko produktuak kontratatzeko legezko gaitasuna duela.

Eskaera gure online dendaren bidez (www.lankopi.eus) egin dezakezu. Horretarako, idatzi mezu bat comercial@lankopi.eus helbidera edo deitu 944 230 700 telefonora. Ez da onartuko goian adierazitako eran egiten ez den eskaerarik.

Zure eskaera onartu ondoren, berresteko mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz. Eskaeraren zenbakia agertuko da mezu horretan. Bidaltzen den unetik berretsiko da eskaera. Gorabeheraren batengatik zure eskaera tramitatu ezin badugu, zurekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz edo telefonoz.

Lankopin eskaera bat egiteko, Interneterako konexioa beharko da eta www.lankopi.eus-en erosi nahi duzun produktua edo zerbitzua “saskian” sartu beharko duzu.

Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, «saskian» klik egitean, erosketa eskatzeko prozesua hasiko da, eta “Erosketa amaitu” pantailara iritsiko da. Pantaila horretan, morroia abiaraziko da, eta bidalketa eta/edo fakturazio helbidea, bidaltzeko metodoak eta ordaintzeko moduak eskatuko dizkizu.

Eskaera egin ondoren, Lankopik posta elektroniko bat bidaliko die bezeroei. Erosketaren laburpena jasoko du mezuak, baita, hala badagokio, ordainketari eta bidalketa eta fakturazioko datuei buruzko informazioa ere.

Zure eskaera hornitzea

Eskaera berrestean adierazitako produktuz edo zerbitzuz hornituko zaitugu, salmentako baldintza hauen arabera.

Eskaerak jasotzeko ordutegia hogeita lau (24) ordukoa da urteko hirurehun eta hirurogeita bost (365) egunetan, baina ez da eskaerarik prozesatuko eguerdiko ordu bietatik aurrera (14:00), eta hurrengo astegunean jasoko dira Bilbon. Asteburuan jasotako eskaerak hurrengo asteleheneko edo lehenengo asteguneko lehen orduan prozesatuko dira.

Prezioak

Produktu edo zerbitzuen prezioaren barruan dago BEZa, eta eskaeran eta/edo fakturan adierazten dena izango da.

BEZari dagokion tasa fakturan erantsiko zaizu. «Ezin izango da Europako erkidegoen mailan erosketarik egin gure online dendan».

Bidalketa-gastuak, halakorik badago, zeuk ordaindu beharko dituzu, eskaeran eta fakturan adieraziko den bezala.

Hogeita hamabost (35) eurotik (BEZa barne) gorako erosketa eginez gero, doako bidalketa-gastuen sustapena egiten da noizean behin, baina ez da iraunkorra izaten. Sustapen horretatik kanpo geratzen dira Balear Uharteetara, Kanariar Uharteetara, Ceutara eta Melillara egindako bidalketak.

Lankopiko deskontu eta sustapenak adierazitako egunetan edo sustapeneko unitateak amaitu arte baino ez dira izango.. Inola ere ez dira salduko 0 prezioan sustapen bati lotuta ez dauden produktuak.

Eskaera ordaintzea

Produktuak gure webgunean gaituta dagoen edozein ordainketa-sistemaren bidez ordain ditzakezu:

Fakturan adierazitako monetan ordaindu behar duzu. Ordainketak eurotan bakarrik onartzen ditugu.

Kreditu-txartelarekin ordaintzen baduzu, zure kreditu-txartelaren datuak eman beharko dituzu eskaera egitean. Txartel seguruekin egindako ordainketak baino ez ditugu onartzen. Ordainketa horietan, zure bankuak txartelaren titularraren identitatea autentifikatzeko metodo bat ezartzen du, merkataritza elektroniko seguruko zerbitzuaren bidez («Verified by Visa» eta «MasterCard SecureCode»).

Transferentzia/diru-sarrera bidez ordaintzen baduzu, posta elektronikoz bidaliko zaizkizu ordainketa egiteko behar diren datuak. Zure eskaera ez da erreserbatuko eta ez du bidaliko guk ordainketa gure bankuko kontuan jaso arte. Eskaera egin eta lau (4) lanegunetan zenbateko osoaren ordainketa jaso ezean, ezeztatu egingo da eskaera.

Eskaera entregatzea

Eskaeran agertzen den helbidera bidaliko dizugu eskaera.

Eskaera gure webgunean agertzen den epean bidaliko dizugu, eskaeraren berrespena igortzen den egunetik hasita. Eskaera edozein unetan utz dezakezu bertan behera, bidali baino lehen. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko diguzu comercial@lankopi.eus helbidera, eskaeraren zenbakia adieraziz.

Eskaera gure garraiolariari entregatzen diogun unean, bidali dizugula jakinaraziko dizugu, eskaera egitean eman diguzun helbide elektronikoan. Bidalketaren berrespenean zure bidalketari dagokion jarraipen-zenbakia adieraziko dizugu, gure garraiolariaren webgunearen bidez jarraipena egin ahal izateko, aukeratu duzun bidaltzeko moduaren arabera.

Entregak lanegun batean edo bitan egiten dira Penintsulan. Hiriguneetatik edo probintziako hiriburuetatik urrun dauden gune batzuek ez dute eguneroko banaketarik; beraz, garraio-agentziak eskuragarri duen lehenengo egunean entregatuko da. Hortaz, gerta daiteke eskaera 1-2 lanegun atzeratzea. Bezeroak eskaeraren jarraipena egin ahal izango du eskaera entregatuko dion agentziaren webgunetik. 

Eskaeraren produktuen titulartasuna eta galtzeko arriskua eskaera entregatzen zaizunean transferituko zaizkizu.

Itzulketak eta atzera egiteko eskubidea

Eskatu duzun produktuekin gustura ez bazaude, atzera egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu eta itzultzeko eskatu, lehenengo 14 egun naturalen barruan.

Gure itzulketa-politika eta atzera egiteko eskubideen baldintzak gure online dendako Itzulketa eta errenboltso politika atalean kontsulta ditzakezu.

Bermea

Lankopin saldutako produktuen bermea indarrean dagoen legedian aurreikusitakora doituko da eta, beraz, oro har, hiru (3) urteko legezko bermea izango dute entregatzen direnetik hasita, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako eskaeretan.

Hala ere, produktuak ondo daudela ulertuko da, eta, ondorioz, berme guztietatik kanpo geratuko dira baldin eta…

Saldutako produktuen kaltea edo narriadura fabrikatzaileak edo Lankopik hornitu ez duen osagai batek eragin badu edo fabrikatzailearekin edo Lankopirekin zerikusirik ez duten pertsonek beren erantzukizunpean egindako alterazio edo konponketen ondorioz gertatzen bada.

Harremanetan jartzea eta arazoak eta akatsak zuzentzea

Gurekin harremanetan jartzeko bide hauek dituzu:

Egin diguzun eskaera bat dela eta gurekin harremanetan jartzen bazara, zure eskaera-zenbakia adierazi beharko diguzu.

Edukiak eta emandako informazioa

Lankopik eskubidea du sustapenei buruzko eskaintza komertziala aldatzeko web-orri honetan: www.lankopi.eus. Errespetatu egingo dira erabiltzaileak erosketa egin duenean indarrean egon diren sustapenak.

Lankopik bidezko baliabide guztiak jartzen ditu eskura, Interneteko orrian ageri den informazioa egiazkoa eta akats tipografikorik gabea izan dadin. Horrelako akatsen bat gertatuko balitz, Lankopiren borondatearekin zerikusirik ez duena, berehala zuzenduko litzateke, antzeman bezain laster. Akatsa ageri diren prezio batzuetan gertatzen bada eta bezeroren batek erosketa bat egin badu, akats horren berri emango diogu.

Lankopik webgunean eskaintzen diren produktuen ezaugarriak eta deskribapenak fabrikatzaileek eta banatzaileek Lankopiri ematen dizkioten informazioetatik ateratzen ditu eta, kasu batzuetan, haien webguneetatik. Produktuari buruzko informazioa ez badator bat benetako ezaugarriekin, bezeroak eskaera baliogabetu ahal izango du inolako kosturik gabe.

Webgune honetako informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, kontratua formalizatzeko informazioa eta kontsumitzaile edo erabiltzaileei erakutsi eta bidalitako kontratu-informazio guztiak barne.

Datuen babesa

Lankopi SAL da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dizu datu horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera tratatuko direla.

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure Pribatutasun Politika.

Ezinbesteko kasua

Ahalegin guztia egingo dugu zure eskaeratik eratorritako betebeharrak betetzeko. Hala ere, ez gara atzerapenen edo ez-betetzeen arduradun izango, atzerapena edo ez-betetzea ezinbesteko arrazoiengatik gertatzen badira. Atzerapenik gertatuz gero, zentzuz ahal bezain laster beteko ditugu gure betebeharrak.

Onlineko auzien ebazpena

Lankopik bezeroei jakinarazten die auziak ebazteko plataformara eraman ditzaketela erreklamazioak, onlineko kontsumoari buruzko 2013ko maiatzaren 21eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 524/2013 erregelamenduaren 14. artikuluarekin bat. Plataforma hori esteka honetan dago eskuragarri: http://ec.europa.eu/consumers/odr

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Erosteko baldintza orokorrak Espainiako legeriaren arabera arautu eta interpretatuko dira.

Baldintza orokorrak interpretatzean edo aplikatzean gatazkarik edo desadostasunik sortzen bada, kontsumitzaile eta erabiltzaileen jurisdikzio eskudunaren arloan aplikatzekoa den araudiak xedatzen dituenak izango dira epaitegi eskudunak.

Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Salmenta-baldintza hauetako klausularik, osorik edo zati batean, deusez edo ez-eraginkor deklaratzen bada, deuseztasun edo eraginkortasunik ezak klausula horri bakarrik eragingo dio, edo deuseza edo ez-eraginkorra den zatiari; gainerako guztian, salmenta-baldintzek bere horretan jarraituko dute, eta klausula hori edo ukitutako zatia ez jarritzat joko da.