Lege-oharra

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, Lankopi SALk jakinarazten dizu lankopi.eus-en titularra dela, aipatutako Legearen 10. artikuluaren eskakizunarekin bat etorriz, eta honako datu hauek jakinarazten dizkizu: IFZ/IFK: A48147706. Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 3400 liburukia, 0 liburua, 204 folioa, BI-917 orria (A). 36. inskripzioa, 2017/05/23koa, helbide soziala Bilboko (Bizkaia) Colón de Larreategi kaleko 16. zenbakian du (48001 PK). Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hau da: comercial@lankopi.com.

Lankopi.eus webgunearen merkataritza elektronikoaren titularraren eta merkataritza elektronikoaren fakturak jaulkiko dituenaren datuak honako hauek dira:

Webgunea erabiltzeak edo webgunearen bidez eskaera bat egiteak Itzulketen politika eta Pribatutasun politikak erabat onartzea dakar. Horiei dagokienez, Lankopi SALk beretzat gordetzen du edozein unetan bere aldetik aldaketa egiteko eskubidea, eta une bakoitzean indarrean dauden baldintzak webgunean argitaratuta daudenak izango dira

Lankopi SALk arrazoizko baliabide guztiak jarri ditu bere online dendaren eta sare sozialen bidez lortutako informazioa zehatza izan dadin. Hala ere, ez dugu inola ere bermatzen informazio horren zehaztasuna, osotasuna eta eguneratzea. Lankopi SALk ez du inolako bermerik ematen, ez esanbidez, ez isilbidez, denda osoari edo zati bati eta gizarte sareei dagokienez.