Lankopi

Lankopi proiektua 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen gauzatzen. 1983an eratu zen enpresa eta, bi urte geroago, Colon de Larreategi erdiguneko kalean instalatu zen. Harrezkero, horixe izan da enpresaren egoitza nagusia.

Urte hauetan zehar Lankopiko taldeak ahalegin eta ilusio handiz eskaini dizkie bere zerbitzuak enpresa, erakunde pribatu eta publiko ugariri, ikastetxeei eta, oro har, bezero guztiei, Bizkaiko erreprografia sektorean erreferente izanik.

Duela hamarkada batzuetatik hona, bi unibertsitate campusetan dago, eta irakasleen, ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beharrei eraginkortasunez erantzuten die.

2016an lan sozietate anonimo bihurtu zen, hau da, langileek berdintasunez bazkide akziodun gisa parte hartzen dute enpresan, eta horrela, gizarte ekonomia izenekoan dago integratuta, ikuspegi etiko eta zintzoz, eta gizarteari zerbitzua emateko borondatez. Lankopik aitortzen du bere aktiborik handiena bezeroen fideltasuna dela, haiek lagundu baitute izen komertziala bizitzaz eta historiaz beteta egon dadin.